Berrizko konpostaje planta bisitatzeko irteera antolatu du Durangoko nagusien sailak

Anboto 2015ko ots. 16a, 12:41

Datorren asteko martitzenean, otsailaren 24an, egingo dute irteera Berrizburuko instalazioak ezagutzera. Ordu beteko bisitan, konpostajea egiteko prozedurari buruzko argibideak jasoko dituzte. Izena emateko Adinekoen Udal Egoitzan dago aukera; 94 465 74 51 telefono zenbakira ere deitu daiteke, edo adintek@durango-udala.net-era idatzi.

Berrizko konpostaje plantara 15:30ean abiatuko dira Durangotik. Landakoko autobus-geltokian, Botafumeiro tabernaren parean ipini dute hitzordua. Ordubeteko bisita izango da eta parte hartzea doakoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!