Uda aurretik AHTaren ibilbideko zati guztiak esleituko dituztela esan du Espainiako Gobernuak

Anboto 2015ko urt. 28a, 13:39
Udalatx mendian AHTaren lanetan egin duten tunela.

Esleitzeko falta diren zatien artean, Durangaldeko hainbat zati daude. Atxondo-Abadiño tartea datozen hilabeteetan esleituko dutela azaldu du Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak. Uda aurretik esleitu gura dituzte Zumelegiko zatia, Elorrio-Bergara eta Elorrio-Elorrio tarteak.

Bergaran, AHTaren obrak bisitatzerakoan egin ditu adierazpenak Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak. Durangaldeari dagozkion zati horiez gainera,  Arrasate-Bergara tartea ere datozen hilabeteetan esleituko dutela jakinarazi du. 2015ean, hiriburuetako sarrerak kenduta, falta diren AHTaren obra guztiak beharrean egongo direla adierazi du Pastorrek. Azken aurreikuspenen arabera, 2019rako lan guztiak amaituta eta AHTa martxan egongo dela ziurtatu du Sustapen ministroak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!