Maria Teresa Berrizbeitia iurretarrarentzat JAEDeko kotxea

Anboto 2015ko urt. 19a, 12:39

JAEDek 54.700 txartel saldu ditu aurtengo errifan, iaz baino 4.500 gehiago. Gaur eman diote sari nagusia, autoa, irabazleari.

JAEDek saldutako boleto edo errifa kopuruak gora egin du aurten, eta horregatik "oso pozik" agertu da elkarteko kide Eugenio Briñas. Egunero datu onak eduki dituztela esan du, eta Durangoko Azoka egunetan kanpotik datozen gazteek ere erosten dutela nabarmendu du.

Oraindik dozena bat sari emateko dauzkate JAEDekoek, irabazlea noiz agertuko zain. Ostera, sari nagusia eman dute. Iurretako Maria Teresa Berrizbeitiak jaso du Citroen C4 Cactus ibilgailua, kontzesionarioan egin duten ekitaldian. Polita iruditu zaio autoa iurretarrari. Azaldu du urtero parte hartzen duela zozketa benefikoan, eta aurten lau txartel erosi dituela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!