Elkarretaratzeak egin dituzte atzoko polizia operazioa salatzeko

Anboto 2015ko urt. 13a, 09:32

"Konponbideari erasorik ez", "Konponbide garaia da", "Atxilotuak askatu" eta "Errepresiorik ez" lako mezuekin kontzentratu ziren atzo hainbat herritar, Guardia Zibilak egindako polizia operazioa salatzeko. Gaur, 19:30ean, manifestazioa egingo dute Durangon, Andra Marian hasita.

Guardia Zibilak hamasei lagun atxilotu zituen atzo; hamabi abokatu, eta Herrira elkarteko kide izatea egotzi dien beste lau pertsona. Bilboko LABen egoitza, abokatuen bulegoak, eta hainbat Herriko taberna miatu dituzte, tartean Durangoko Intxaurre elkartea ere bai.

Durangon, Elorrion eta Abadiñon egin zituzten elkarretaratzeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!