Bilboko mobilizaziora joatera deitu du Sarek, sakabanaketagaz amaitzeko

Anboto 2015ko urt. 8a, 15:05

Now Euskal Herrira. Hori da Sare mugimenduak biharko mobilizaziorako aukeratu duen leloa. Euskal presoen sakabanaketa amaitzea exijituko dute Bilboko kaleetan, eta eskaera horri indarra emateko ingelesezko now berba erabiliko dute, euskaraz orain terminoaren baliokidea dena. 17:30ean abiatuko da mobilizazioa, zutabe bitan, udaletxetik eta Casilla plaza ingurutik. Zabalburu plazan amaituko da protesta, ekitaldi bategaz. Elkarretaratzerako deialdia egin du Sarek herririk herri, eta horren adibide da joan zen zapatuan Durangon atera zuten argazkia: mosaiko bat osatu zuten.


Sakabanaketa politika amaitzeko lehentasuna dauka Sarek, boluntario diren sarekideen bidez, gai hori lantzen duen liburuxka banatzen dabil.

Argiak piztuta
Mobilizazioaren bultzatzaileek adierazi dute argi dutela sakabanaketagaz amaitzeko ordua heldu dela. Hori erakusteko, ekintza berezia egingo dute bihar, Bilbon. Ibilbidean zehar argiak banatuko dizkiete parte-hartzaileei, eta ekitaldiko une batean horiek isiotzeko eskatuko diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!