Juanjo Morenori emango diote 'Durangaldeko teila' saria

Anboto 2014ko abe. 24a, 10:00

Gerediagak antolatuta, zapatuan ospatuko da Merinalde Eguna. Bertan, aurtengo 'Durangaldeko teila' saria eskainiko diote Juanjo Moreno jesuitari.

Sari berezi hori, Durangaldetik kanpokoak izan arren hemen ekarpena egin duten lagunei ematen die Gerediagak. Moreno 1971n apaiz bihurtu eta Bilbotik Durangora etorri zen.  2010a arte egon zen bertan, eta hainbat lan egin zuen. Adibidez, Tabirako saskibaloi taldeko entrenatzaile izan zen, eta Jesuiten Etxea etorkinentzako harrera zentroko bultzatzaile aitzindaria izan zen. Gaur egun Tuterako jesuiten etxean bizi da.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia, Gerediagako Foru Zelaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!