Durangoko Udalak pobrezia energetikoaren kontrako kanpaina babestuko du

Anboto 2014ko abe. 23a, 10:00

JAED ongintza elkarteak pobrezia energetikoa bizi dutenei laguntzeko kanpaina bat martxan ipini zuen azaroan. Izan ere, hainbat familia argindarra, gasa edo bero sistema ordaintzeko arazoekin bizi dira, eta askori zerbitzua mozten diete. Eustaten arabera, 2012an, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban 90.000 herritar zeuden egoera horretan.

 

JAEDek 6.000 euroko poltsa bat prestatu zuen laguntza bonuak emateko, baina laster agortuko zela aurreikusi zuen. Orain, udalak erabaki du 6.000 eurogaz lagunduko diola elkarteari; hori onartu zuten martitzeneko udalbatzarrean, alderdi guztien adostasunagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!