Maialen Bernas, Ibone Simon eta Oihane Larrinaga Euskadiko selekzioagaz

Anboto 2014ko abe. 11a, 13:39
Elorrioko Buskantza taldeko Maialen Bernas eta Ibonen Simon

Areto futbolean 21 urtez azpiko Espainiako txapelketako lehen fasea jokatzeko hautatuen artean daude.

Elorrioko Buskantza taldeko Maialen Bernas eta Ibone Simon, eta, Sasikoa Durango taldeko Oihane Larrinaga Euskadiko selekzioagaz jokatzeko hautatuen artean daude. Urtarrileko lehen asteburuan 21 urtez azpiko Espainiako txapelketako lehen fasea jokatuko dute Katalunian. Lehen faseko multzo horretan Katalunia eta Errioxa izango dituzte kontrario. Hiru taldeetatik aurreneko tokian geratzen dena igaroko da hurrengo fasera.

Datorren asteartean prestakuntza partidu bat jokatuko dute lehen mailan diharduen Estanda Ordizia K.E. taldearen aurka, 19:30etik aurrera, Ordiziako Majori kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!