Beldur Barik lehiaketa nagusian, Durangoko bideo bi saritu dituzte

Anboto 2014ko abe. 1a, 09:38

Zumarraga eta Urretxun egindako jaialdiaren amaieran saridunen berri eman zuten. 12 eta 17 urte arteko kategorian 'Eta guk, zer?' lanak irabazi du sari nagusia. Durangoko Yaiza Iglesias, Paule Arnaez eta Ane Martinezek egin dute bideoa. Kategoria horretan bertan Durangoko beste lan batek, 'Game over'-ek, aipamen berezia izan zuen. Durangoko ikusentzunekoak Zeozer elkarteak emandako tailerretan landu dituzte.

Aipamen berezia jaso duen 'Game over' lana hemen ikusgai:

Zapatu honetan egin dute Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba mailako Beldur Barik jaialdia. Lotura honetan daude saridun guztiak ikusgai.

Durangalde mailako lehiaketa

Pasa zen eguenean Durangalde mailako Beldur Barik jaialdia. 12 eta 17 urte arteko kategorian Berrizko gazteek egindako 'Bidean gaude' lanak irabazi zuen sari nagusia.

 

Kategoria horretako aipamen berezia 'Game over' bideoak izan zuen.

18 eta 26 urte arteko kategoriara 'Beldurra amatatu' bideoa bakarrik aurkeztu zen, eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Hemen bideoa ikusgai:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!