Euskal kanten emanaldia hartuko du Plateruenak

Anboto 2014ko aza. 21a, 12:48

Ermuko, Zaldibarko, Durangoko, Markinako, Barakaldoko, Balmasedako, Abadiñoko eta Atxondoko haur eta gazte kantarien emanaldia izango da, domekan, 18:30etik aurrera, Durangoko Plateruena antzokian. Bakarka, taldeka zein musikariek lagunduta kantatuko dute emanaldi horietan.


Durangaldeko hainbat partaidek kantatuko dute Platerueneko hitzordu horretan: pianoaren laguntzagaz ariko da, batetik, Xaramel taldea, eta soinuagaz Abadiñoko eta Atxondoko kantariek osaturiko Anbotoko Sorgiñak taldea. Gainera, Amaiur Azkarate durangarrak bakarrik eta a capella kantatuko du, eta Ainhoa eta Paule Azpitarte zaldibartarrek ere parte hartuko dute Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolaturiko emanaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!