Movember: Minbiziaren kontra bibotea uzteko moda hazten dabil

Anboto 2014ko aza. 20a, 19:30

Finak, sendoak, mexikar estilokoak, gezurretakoak... Askotariko biboteak ikusi ahal dira kaleetan, eta gero eta gehiago, gainera. Izan ere, prostatako eta barrabiletako minbizien kontra sortutako Movember mugimendua hazten dabil Durangaldean; taldea sortu dute mugimendua saratzeko.


Australian sortu zen mugimendua, errugbi jokalarien ekimenez. Eta errugbi arlokoek zein beste hainbat kirolarik ere jarraipena eman zieten australiarrei mundu osoan. Iaz Durangaldeko gizon ugari biboteagaz ikusi ahal izan ziren. Aurten, Movember Durangaldea taldea sortu dute, mugimendua saretu, eta ekimenak antolatzeko. Joan zen asteburuan, esaterako, informazio mahaiak ipini zituzten Durangon, eta minbiziaren kontrako dinamikarako 430 euro lortu zituzten. Sare sozialetan orrialde bat zabaldu dute, eta, ekarpen ekonomikoa egiteaz gainera, argazkiak bidaltzeko gonbidapena egin diete. Gizonek zein emakumeek parte hartu ahal dute, bibote errealekin edo faltsuekin.

Bibotedunen festa
Zapatuan, Durangoko Gure Kabiya tabernan bibotedunen festa egingo dute, Moparty deitu dutena. 22:00etatik aurrera zozketak eta argazkiak egingo dituzte bertan.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!