10 eta 20 urte arteko ikasleen %84,8k txata erabiltzen du

Anboto 2014ko aza. 12a, 15:22
Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoaren presidentea eta Vicente Fernandez adikzioen prebentzio komunitarioko zerbitzuaren arduraduna.

Drogen inguruko mendekotasunez gainera, pertsonen ongizatean eta osasunean eragina izan dezaketen arazoak ere barneratu ditu Amankomunazgoak Adikzioen 2014-2018 Planean. Prentsaurrekoan Amankomunazgoko arduradunek azaldu dutenez, “aurreko planean txertatutako programekin jarraitzeko asmoa dugu, betiere ekintzak hobetuz, egokituz eta berrituz, egungo beharrak kontuan izanik”.

 

Plana osatzeko Durangaldean egindako diagnostikoaren bidez, hainbat datu ezagutu dituzte. Deigarrienak, gazteen artean teknologia berriek eta bideo jokoek duten presentzia da. Substantzia bako mendekotasunak jasotzen dituen planak gazteen ohituren inguruko datuak jaso ditu. 10 eta 20 urte bitarteko ikasleen %84,8k txata erabiltzen du, eta, %78,1ak egunero. 10 eta 11 urte bitartekoen artean %67,7k erabiltzen du.

Gazteen eta nerabeen droga kontsumoari dagokionez, 2008ko eta 2012ko droga kontsumoak alderatuz gero, tabakoa, estasia eta arnasgarriena izan ezik, gainontzeko drogen kontsumoa jaitsi egin da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!