Erriberako produktuak erosi eta euskarari laguntzeko aukera

Anboto 2014ko urr. 29a, 11:02

Errigora ekimenaren kanpaina berria martxan da eta Durangaldean hainbat herritan eskura daitezke euskalgintzari eta Erriberako nekazariei laguntzeko otzarak.

 

Errigora proiektua 2012an abiatu zuten Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea, Zazpiak Bat eta Errigoraren elkarlanari esker. Nafarroako Erriberako produktuen ekoizpena sustatzeaz batera, inguru horretako euskalgintza sustatzeko dirua batzea da proiektuaren helburua. Aurreko aldien antzera, aurtengo kanpaina ere hiru epealditan banatu dute Euskal Herrian; lehenengoa abian da, azaroaren 12ra arte iraungo du, eta

Durangaldeko hainbat herritako saltokik, ikastolak eta erakundek bat egin dute ekimenagaz.
Aurtengo leloa Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka da, eta Erriberako produktuez osatutako saskia eskuragarri egongo da 50 euroren truke: olio botila bi, piper poto bi, zainzuriak eta ardo beltza… (zerrenda osoa www.errigora.eus webgunean).

Eskualdeko bost herritan egin daitezke otzaren eskariak: Zornotzan AEKn, Far Far tabernan eta Oihane ile apaindegian; Durangon Abarrak AEKn, Plateruenean, Momotxo tabernan, Ibaizabal ikastolan eta Kurutziaga ikastolan; Elorrion Abizari AEKn eta Txintxirri ikastolan; Iurretan Urien liburu dendan; eta Otxandion Kementsu elkartean. Zornotzan e-mail bat bideratu dute eskariak egiteko: zornotza@errigora.org. Zornotzan eskatutako saskien ordainketa eta banaketa azaroaren 17 eta 30  bitartean egingo dute, Ixerbekoa kiroldegiko lonjan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!