Oihana Etxegibel kontalariak eskainiko du Elorrioko udal liburutegiko saioa. Bihar, hiru eta bost urte arteko umeentzako saioa egingo dute, eta 17:30ean hasiko da sei eta bederatzi urte arteko umeei zuzendurikoa.
Hiru urtetik gorakoentzat, Titiriteroen ipuinak emanaldia antolatu dute Iurretako Herri Bibliotekan, 17:00etarako. Tartean txokolada egingo dute, eta 20:00etan helduentzako ipuin kontalaritza saioan elkartuko dira: Erase una bici saioa izango da gozagai.