Urriaren 29an Mintzodromoa egingo dute, elkartu eta euskaraz berba egiteko

Anboto 2014ko urr. 20a, 10:25
Ermuan egindako Mintzodromoaren irudi bat.

Durangaldeko berbalagaunek antolatuta, kafetxo baten bueltan batuko dira Mintzodromoan, Plateruenan. Ordubetean hiru gairi buruz euskaraz berba egitea, jendea ezagutzea eta euskaraz gozatzea dira ekimenaren helburu nagusiak. Batxilergoko ikasleak, euskaltegietakoak, berbalagunak eta herritar guztiak daude gonbidatuta mintzodromoan parte hartzera.

Urriaren 29an saio bi izango dira: goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, antolaketa arazoak ekidite aldera. Horretarako, Plateruena Kafe Antzokian, durangaldea@aek.org e-mailean edo 639 400 786 telefono zenbakian izango da aukera, urriaren 22a baino lehen.

Goizeko saioa, batez ere, ikasleei zuzendutakoa izango da. 16 urtetik gorako Durangaldeko ikasleei zabaldu diete parte hartzeko aukera. Saio hori 10:00etatik 12:00etara izango da. Arratsaldeko saioa, aldiz, Berbalagun egitasmoko kideei zein euskaraz hitz egiten duen herritar orori egongo da irekita. Saio bietan, bai goizekoan, bai arratsaldekoan, indarrak berritzeko mokadutxo bat eskainiko dute. Dena izango da doakoa.

Antolatzaileek azaldu dutenez, hiru gairen inguruan euskaraz hitz egiteko gogoa besterik ez da behar parte hartzeko. Egunean bertan jakinaraziko dituzte gaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!