Elorrion eta Iurretan mendi martxa bana, asteburuan

Anboto 2014ko ira. 26a, 12:41
Iazko Iurretako mendi martxako irudi bat. http://www.zaldaimenditaldea.org

Mendizaleek hitzordu bikoitza dute asteburuan. Zapaturako V. Mendi Martxa antolatu du Iurretako Zaldai Mendi Taldeak, eta domekarako Elorrixoko XIX. Bira Erdella Mendizale Taldeak.


Iurretako martxa 08:00etan hasiko da pilotaleku parean. Guztira, 29,3 kilometro ditu, eta 1.580 metroko desnibel positiboa; Atxarte, Urkiola, Saibigain, Leungane, Mugarrikolanda eta San Andres ingurutik ibiliko dira, eta ibildeak ez du zailtasun tekniko handirik. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, 07:00etatik aurrera (10 euro).  

Elorrion ibilbide bi prestatu dituzte. Biak hasiko dira plazan, eta Elorrioko auzoak eta mendiak ezagutzeko aukera eskainiko dute. Ibilbide luzeak 31 kilometro ditu, eta 07:30ean hasiko da; Memaia, Udalatx, eta Intxorta ingurutik ibiliko dira. Laburra 09:00etan hasiko da. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, edo e-mail honetan: erdellamt@erdellamt.com.

Martxa bietan anoa-postuak jarriko dituzte, eta amaieran dutxak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!