Durango-Gasteiz linearen gaia Legebiltzarrera eroan aurretik, batzar irekia deitu du EH Bilduk

Anboto 2014ko ira. 16a, 11:30

Irailaren 24an Ingurumen eta Lurralde Politikaren batzordean landuko dute gaia. Agerraldia egingo dute kaltetutako herrietako alkateek eta erabiltzaileen ordezkariek, eta agerraldi hori prestatzeko eguazten honetan batzar irekia egingo dute Pinondon.

BEREZIA: Durango-Gasteiz autobus linea

 

Bihar, eguaztena, 19:30ean izango da Pinondoko batzarra.

Orain arte Arabako Aldundiari eta Bizkaikoari eskatu diote, Durango-Gasteiz linearen kontratazio baldintzak aldatzeko. Durangoko erabiltzaileek 70 alegaziotik gora aurkeztu dituzte eta hainbat udaletan mozioak aurkeztu ditu EH Biduk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!