Talde bila dabilen artean, pistan hiru domina jantzi ditu Zuazubiskarrek

Anboto 2014ko ira. 2a, 10:36

Azken urteetan legez, euskal txirrindulariak bikain aritu dira joan zen astean Madrilen jokatu zen Pistako Espainiako Txapelketan. Euskadikoa izan da dominarik gehien batu dituen selekzioa, 17 guztira, eta horietako batzuk Durangaldeko txirrindulariek lortu dituzte. Elite mailan, Illart Zuazubiskar abadiñarrak zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi ditu; kadeteetan, berriz, Renato Nunes atxondarrak brontzezko domina bat jantzi du.

Aroa Gorostiza elorriarrak , berriz, dominarik ez, baina oso sentsazio onak utzi ditu, bi laugarren postu lortuta. Maialen Aramendiak (CAF Engineering) zilarrezko domina bi lortu zituen. Irene eta Ana Usabiagak (Durangaldeko Belodromoa) ere hainbat domina lortu zituzten: Anak urrezko hiru domina jantzi zituen taldekako abiadura proban, scrathc-ean eta jazarpen proban (Irenegaz batera azken hori). Zilarrezko domina bat ere lortu zuen puntuazioan. Irenek urrezko beste hiru domina lortu zituen: taldekako jazarpenekoaz gainera, puntuazioan eta bakarkako jazarpenean.

Burgosko Itzulia amaitu, eta Euskadi Fundazioa, errepideko bere taldea, desagertu osteko lehen txapelketa izan da Zuazubiskarrentzat. Itzuli horretan pilatutako nekeak pistako errendimenduan eragin diola adierazi du. Esaterako, banakako jazarpen proban lortutako brontzeak zapore gazi-gozoa utzi dio. Burgosko Itzulira joan aurreko entrenamenduetako denborek erakutsi zuten urretik gertu zegoela, baina itzuliaren osteko gorputzaldia ez zen bera izan. Zilarrezko domina biak madison proban (Unai Elorriagagaz) eta taldekako jazarpenean etorri dira (Unai Elorriaga, Ander Alonso eta Jon Irisarrigaz batera).

Taldea bilatzea “gaitz”
Orain errepideko talde bila dabil Zuazubiskar, baina kontua “oso gaitz” dagoela adierazi du, batez ere, arrazoi birengatik. Batetik, Euskal Herriko taldeak desagertzen ari dira. Bestetik, Zuzabiskarren ustez, “estatu mailako txirrindulariak txarto ikusita daude” nazioartean: “Hein batean politikarien errua da. Puerto Operazioan sei urte joan dira sententzia bat egon aurretik. Horrelako gauzek ez dute laguntzen”.

Errepideari lehentasuna ematen dio, eta talde bila jarraituko du, baina bitartean ez da gora begira egongo, eta pistan zentratuko da: 2015eko otsailean Parisen (Frantzia) izango den Munduko Txapelketa prestatzen hasiko da buru-belarri. Resciamu sandit quo doluptat maiorru mquatque perspid molore, sitia ilis remperferum, voluptios renda quis excearuptur aspel est autatiatur audam non prercit latus doluptatem is explanti il erehendam aut illition cus andem exerovi deniam ius dem qui corectet as nis assequi tem reptas essi

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!