Mont Blanceko Ultra Trailean proba amaitzea du helburu Iturrietak

Anboto 2014ko abu. 28a, 13:44
Zihor Iturrieta proba batean (Iturria: zigoriturrieta.com)

Barikuan 168 kilometro eta 9.600 metroko desnibel positiboa duen mendi proban parte hartuko du.

 

Iaz lasterketa bikaina osatu eta Mont Blanc-eko Ultra Traila hirugarren tokian amaitu zuen Zigor Iturrietak (Euba, 39 urte). Aurtengo aldia barikuan izango da eta aurtengo hitzorduari ere ez dio hutsik egingo Durangon bizi den eubarrak. Iturrietak lau bider parte hartu du ultra trail gogor horretan, baina maiatzean Anbotok egindako elkarrizketan gogoratu zuenez, oraindik ezin izan du behin ere itzuli originala osorik egin, eguraldi txarra egin izan duelako. Iaz emaitza bikaina lortuagatik aurten proba amaitzea izango du helburu: “Errealista naiz, badakit zein den nire lekua. Mont Blanc-en nahikoa izango da amaitzeagaz”, adierazi zuen.

Iturrietagaz batera Durangaldeko beste parte hartzaile batzuk ere egongo dira, esaterako, Jon Ander Pinilla, Urdax Areitio eta Silvia Trigueros abadiñarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!