Mikroistorio lehiaketa antolatu dute, Durangaldeko historia ezagutzera emateko

Anboto 2014ko abu. 25a, 10:00

Gerediaga Elkarteak, Elkar Fundazioak, eta Durangaldeko hamahiru herrik elkarlanean antolatu dute Juan Ramón de Iturriza mikroistorio lehiaketa. Durangaldeko historiako egiazko gertakizunen batekin lotutako idazlanak aurkeztu beharko dituzte parte hartu gura dutenez, azaroaren 22 baino lehen.

 

Hemezortzi urtetik gorako edonork har dezake lehiaketan parte, eta gehienez ere, 12.500 karakterekoa izan beharko da idazlana. Liburuak eskuratzeko 400 euroko txartel bi izango lehiaketaren sari nagusiak (euskarazko lanik onenarentzako bata, eta gaztelerazkoarentzako, bestea). Bestalde, Berrizko elizateari buruzko lanik onenak ere 200 euroko saria jasoko du.

Gerediaga elkartearen webgunean daude lehiaketaren oinarriak ikusgai.

1741ean Berrizen jaitako Juan Ramón de Iturriza historialariaren figura eta lana iraunarazteko helburuz ipini dute mikroistorio lehiaketa hau martxan. Bizkaiko historiaren inguruko datuak, kondairak, ohiturak eta pasadizoak bildu zuen Iturrizak, Antigüedades de Vizcaya izenburuko liburuan, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!