Bihar hasiko dute Durangotik AHTren kontrako II.bizikleta martxa

Anboto 2014ko uzt. 24a, 11:59
Iazko martxako irudi bat. Argazkia: Mugitu!

Durango-Elorrio-Atxondo etapa egingo dute bihar eta zapatuan ere Durangaldetik ibiliko dira bizikletaz. Bizkaiko hainbat herri zeharkatu eta gero Bilbon amaituko dute martxa abuztuaren 2an. Mugitu! mugimenduak antolatu du martxa, eta herriz herri, obrak eta lanek kaltetutako pertsonak ezagutzeko aukera izango dute.

 

Herririk herri, txikizioaren aurka mugi! lelopean egingo dute martxa. Bihar, Durangoko Andra Marin elkartuko dira 12:30ean, hasierako ekitaldia egin, eta bizikletan martxa hasteko.

 

Martxaren lehen bi egunetako egitaraua:

Uztailaren 25a, barikua: Durango-Elorrio-Atxondo

12:30 Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera. Durangoko Andra Mari plazan.

13:30 Gaztelu auzora bisita

14:30 Bazkaria Abadiñon

16:00 Abadiñotik irten

16:30 Atxondon, Santixa auzoko jaietan geldiunea

17:00 Elorrio

17:30 AHTak Elorriok kaltetutako Aitor Solozabal baserritarragaz hitzordua

18:30 Atxondon, Apatan, 'AHTrik EZ! Herriak Bizirik!' AHTren kontrako ekitaldia.

20:00 Afaria

21:00 Mahaingurua gaztetxean: 'AHTren aukrako borroka: iragana eta geroa' Dabid Cobos (Atxondoko alkate ohia), Mila Elortza (AHT Gelditu! Elkarlana) eta Luis Iriarte (AHT Gelditu! Nafarroa).

 

Uztailaren 26a, zapatua: Atxondo-Zornotza-Dima

09:30 Apatatik irteera

10:45 Martxa Eubara helduko da

12:00 Zornotzan, "Patata" biribilgunean

12:30 Boroan, zentral termikoaren gatazkari buruz informazioa, Zornotza Bizrik! taldeagaz

13:30 Leginetxen, zornotzarrek AHTren aurka egin zuten erresistentzia gogoratu.

17:00 Lemoara helduko dira

17:30 Igorren, aparioko eta Zeanuriko harrobien arazoaz informazioa

19:00 Dimara helduko dira

20:30 Afaria gaztetxean, eta martxan batutako jendearen arteko aurkezpen batzarra.

 

Informazio guztia, Mugitu! mugimenduaren blogean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!