Elorrio eta Zornotza herri arteko finaletik kanpora geratu dira

Anboto 2014ko eka. 30a, 13:49
Elorrioko pilotaleku irekian Gernika eta Markina neurtuko dira zapatuko finalean.

 

Beste urteren batean beharko du. Bizkaiko XLV. Herri Arteko Pilota Txapelketako finalean ez da Durangaldeko ordezkaririk izango, nahiz eta herri bik finalerdiak jokatu dituzten. Gernikak Elorrio kanporatu du eta Markinak Zornotza.

Joanekoan Elorriok hiru partiduak galdu zituen. Sailkapena oso aldapa  zuen arren, bueltakoan eta etxean, hortzak erakutsi zizkion Gernikari, baina ez zen nahiko izan. Kadeteetako (22-13) eta nagusietako partiduak irabazi (22-19) ditu eta gazteetakoa (1-22) galdu du. Beraz, Elorrion jokatuko den finaletik kanpora geratu dira herriko pilotariak. Zornotzaren eta Markinaren arteko kanporaketan, Zornotzak kadeteetako partidu biak irabazi eta gainerakoak galdu ditu.

Beraz, Gernikak eta Markinak jokatuko dute herri arteko finala zapatu honetan, 17:30ean, Elorrioko pilotaleku irekian. Zapatu goizean, 11:30ean, hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte Elorriok eta Zornotzak.

Pilota aukeraketa eguaztenean, 17:30ean, egingo dute Elorrioko pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!