Daniel Avellaneda kolonbiarra Durangaldeko Itzuliko irabazlea

Anboto 2014ko api. 23a, 11:14
Durangaldeko Itzuliko irabazleak
Ostegunean jokatutako bi sektoreko Durangaldeko Itzulia Daniel Avellaneda txirrindulari kolonbiarrak irabazi zuen. Itzuliko bigarren sektorean, Loiumat Andamios Inox taldeko txirrindulariak 1:07ko errentarekin helmugaratzea lortu eta horrekin itzuliko sailkapen orokorra lortu zuen.

 

Goizeko sektoreari dagokionez, taldekako erlojuaren aurkako lasterketa izan zuten txirrindulariek. Bertan, Baque Ibinarriaga taldea izan zen nagusi, bigarren taldearekiko 11 segundoko errentarekin helmugaratuz. Arratsaldean berriz, txirrindulari kolonbiarrak argi utzi zuen bera zela indartsuena, Goiuriko igoeran erasoa jo eta azken 10 kilometroak bakarrik egin baitzituen. Sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren postuak berriz, Baque Ibinarriaga taldeko Iñigo Landaluze eta Ibai Pastorrentzat izan ziren.

Durangaldeko taldeei dagokionez, Bestealde Orue Eskolako txirrindulariek ez zuten zorterik izan. Talde nagusiko txirrindulariek bi eroriko izan zituzten bost txirrindularitik lau lurrera jausiz. Erorikotik kaltetuen irten zena Gartzen Elejabarrieta, Udaberriko Klasikako azken irabazlea, izan zen, erietxera eraman behar izan baitzuten. Hala ere, Bestalde Orue Eskolako talde nagusiak 8 postua lortu zuen, irabazlearengatik 51 segundora. 15en postuan berriz, bigarren taldeko txirrindulariak sailkatu ziren eta 16en Bizkaia-Durangoko neskak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!