Durangaldean 1.900 lagun pobrezia egoeran bizi direla salatu du LABek

Anboto 2014ko api. 16a, 08:20
Maiatzaren 1eko mobilizazioetarako deialdiarekin batera, Durangaldeko langabezia datuen berri eman du LAB sindikatuak. Azaldu dutenez, Durangaldean 6.700 langabetu daude erregistraturik, eta horietatik %40 45 urtetik gorakoak dira. "Pobreziara eta miseriara kondenatu nahi gaituzte. 1.900 lagun bizi dira pobrezian gure eskualdean".

 

LABek dioenez, "Euskal Herriko langileok erantzun sendoa eman dugu". Bestelako Euskal Herri bat beharrezkoa dela dio sindikatuak. Maiatzaren 1erako mobilizazioak deitu dituzte. Zornotzan (LIDLeko aparkalekutik) eta Elorrion (merkadilloko aparkalekutik) kotxe karabanak irtengo dira goizeko 08:30ean. Egurdiko 12:00etan udaletxe aurreko plazatik abiatuko da manifestazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!