200 txirrindulari bilduko ditu Durangaldeko Itzuliak

Anboto 2014ko api. 16a, 08:20
Duranguesa Txirrindulari elkarteak junior mailako Durangaldeko Itzulia XXX. Tabira Saria antolatuko du apirilaren 17an, challenge formatoan. Proban 25 taldetako 200 txirrindularik parte hartuko dute. Etxeko taldeek parte hartuko dute, Beste Alde Orue Eskolako junior taldeak eta nesken Bizkaia Durango taldeak. Aurten, Kolonbia, Venezuela eta Eskoziako txirrindulariek ere parte hartuko dutela aurreratu dute antolatzaileek.

Durangaldeko itzuliak bi etapa izango ditu. Lehenengoa 10:00etan hasiko da. Abadiño-Abadiño taldekako erlojupekoa izango da (17,5 km). Bigarrena 16:00etan hasiko da, Durango-Durango lineako etapa izango da (75,6 km).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!