Urkijok udalen kontra hartutako neurriak kritikatu ditu Kontseiluak

Anboto 2014ko api. 7a, 10:23
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundia eta 46 udal salatu ditu, euskara lehenesteko hizkuntza irizpideak ezartzeagatik. Tartean daude Otxandio, Mañaria, Izurtza, Mallabia eta Zaldibarko udalak. Kontseiluak, euskararen gizarte erakundeen elkarteak, mobilizazioak deitu ditu eguaztenerako.

 

Kontseiluak Urkijoren erabakia kritikatu du, euskararen normalizazioaren kontrako neurria dela uste duelako. Kontratazio publikoetan hizkuntza irizpideak ipintzea eta Udaletik programa salatu ditu Urkijok.


Euskararen normalizazioaren kontrako neurri gogorra dela uste du Kontseiluak, eta horregatik mobilizazioak deitu ditu eguaztenerako hainbat herritan. Otxandion kontzentrazioa egingo dute, 20:00etan, udaletxearen aurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!