Durangaldeko hiru xake taldek mailaz igotzea lortu dute

Anboto 2014ko api. 2a, 18:22
Larrasoloeta xake taldekoak
Durango eta Abadiñoko xake jokalari gazteek Bizkaiko Xake Ligan mailaz igotzea lortu dute. Durangoko Larrasoloeta taldekoek eta Abadiñoko D eta E taldekoek, Hirugarren Mailatik Bigarren Mailara igo dira. Emaitza honek xake jokalari gazteen aro berri baten aurrean gaudela erakusten digu.

 

Azpimarratzekoak dira Maila Gorenera eta Lehenengo Mailan Abadiñoko Xake Taldekoek lortutako postuak. Talde biak igoerako postuen atarian geratu baitziren. Maila Gorenean, Abadiño B taldekoek liga on bat egin eta gero, bigarren postuarekin konformatu beharra izan zuten. Eta maila bat beherago, lehenengo mailan, Abadiño C taldeak hirugarren postua lortu zuen.

 

Bestalde, durangaldeko hiru taldek maila erraz mantentzea lortu dute. Elorrioko Zaldi Baltza taldekoek, Maila Gorenean hirugarren postuan sailkatu dira eta Hirugarren Mailan berriz, zortzigarren postuan. Elorrioko talde biez gain, maila mantentzea lortu dutenak, Larrasoloeta A taldekoak izan dira; bosgarren sailkatu dira lehen mailan.

 

Zorterik izan ez dutenak berriz, Zaldi Baltza B, Zornotza B eta Zornotza C taldeetako jokalariak izan dira. Hemendik aurrera maila bat beherago ibiliko dira hiru taldeak, Bizkaiko taldekako Xake Liga jeitsiera postuetan bukatu baitute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!