Sarrera guztiak agortu dira Silboberriren Bilboko emanaldia entzuteko

Anboto 2014ko api. 2a, 10:04
BBVA Fundazioak antolatzen duen Musika Garaikideko zikloan parte hartuko du, datorren martitzenean, Durangoko Silboberri txistu elkarteak.

 

Txistua musika garaikidean izenburuko emanaldia izango da, apirilaren 8ko Bizkaiko hiriburukoa. Silboberri taldeak jakitera eman duenez, atzotik ez dago kontzerturako sarrerarik.

Carlos Ibarra, Carlos Villasol, Hilario Extremiana, Gabriel Erkoreka eta Iñaki Estradaren obrak interpretatuko dituzte Silboberri taldeko txistulariek, batetik, eta sortzaile gazte biren lanak ere estreinatuko dituzte, bestetik: David Cantalejo eta Mikel Chamizorenak.

Txisturako musika berritzailea eskainiko du Silboberrik Bilboko kontzertu horretan, eta baita txistua beste hainbat instrumentugaz batzen duten sorkuntzak ere.

Aitor Amilibia, Sergio Torices, Iñaki Martin, eta Fernando Aurrekoetxea Silboberri elkarteko txistulariak ariko dira emanaldian. Bestalde, soinua joko du Jose Antonio Hontoriak, eta perkusioa Elur Arrietak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!