Gizarte larrialdietarako diru-laguntza %35,4 igo zen iaz

Anboto 2014ko mar. 24a, 13:09
Amankomunazgoak 450.000 euro banatu zituen etxebizitzen beharretarako eta lehen mailako beharretarako. 381 herritarrek jaso zituzten iaz laguntza hauek.

 

Eskari gehienak, % 86, etxebizitzen beharretarako izan zirela jakin eragin dute Amankomunazgotik. Aurreko urtetik dezente igo zen 2013an gizarte larrialdietarako diru-laguntza eskaria. 451.435 euro banatu ziren guztira,  281 herritarren artean. Euretatik 169 gizonezkoak izan dira, eta 212 emakumezkoak. Eskaria egin duten pertsonetatik % 42 bakarrik bizi da, % 41 familian eta % 16 bikote batekin.

Eskatzaileen jatorriari dagokionez, % 51 bertokoak izan dira, eta % 49 atzerritik etorritakoak. Diru laguntza hauek "egoera larrian edota gizarte-bazterketa egoeran egon daitezkeen pertsonei" ematen zaizkiela azaldu du Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak. Ohiko eta ez-ohiko gastuei aurre egiteko laguntza da.

2014rako, Eusko Jaurlaritzak 406.000 euroko diru-poltsa emango dio Amankomunazgoari, laguntza mota hau kudeatzeko. 2013an, laguntza 349.885 eurokoa izan zen. Eskarien arabera, diru kopuru hori agortzen bada, Amankomunazgoak ipiniko luke beharrezko dirua. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!