Lazkano eta 'Abarkas' hirugarren kanporaketan izango dira, zapatu honetan

Anboto 2014ko urr. 23a, 14:16
Gorka Lazkano, Durangaldeko txapelduna, Berrizko finaleko buruz-burukoan, Aitor Bizkarragaz.

Eneko Abasolo Abarkasek (Iurreta, 1976) eta Gorka Lazkanok (Berriz, 1980) kantatuko dute, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Mungian, 17:30etik aurrera abestuko dute sei bertsolariek, Olalde aretoan. Abarkas eta Lazkano Durangaldeko bertsolariekin batera, Jon Rementeria, Joseba Artza, Julen Ibarguengoitia eta Peio Ormazabal ere ariko dira.


Maiatzean Berrizko kultur etxean egin zuten Durangaldeko Bertsolari txapelketa irabazi zuen Gorka Lazkanok: bertan lortu zuen Bizkaiko txapelketarako txartela. Eneko Abasolo Abarkas iurretarrak, bestalde, duela lau urteko txapelketan finalean kantatu zuenez, kanporaketen fasean hasiko du Bizkaiko txapelketa.  

Beñat Ugartetxea mallabitarrak lortu zuen txapelketako lehenengo kanporaketan puntu gehien, eta bera izan zen finalaurrekoetarako sailkatzen lehena. Joan den asteburuan jokatu zuten txapelketako bigarren kanporaketa, Gautegiz Arteagan. Oihana Bartra bilbotarrak irabazi zuen saioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!