Ireki dute udalekuetako izen-ematea

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 22a, 09:06

Gaurtik apirilaren 12ra bitartean eman daiteke izena.

Uztailerako udaleku irekiak antolatu dituzte Berrizen. Adinaren arabera, lau taldetan banatuko dituzte udalekuetan izena ematen duten gazteak. Haur hezkuntzako umeek eta lehen hezkuntzakoek uztailaren 4tik 21era izango dituzte udalekuak, eta derrigorrezko bigarren hezkuntzakoek, berriz, uztailaren 10etik 21era.

Gaurtik apirilaren 12ra eman daiteke udalekuetan izena, eta lehentasuna herritarrek izan arren, herrian erroldatu gabeek ere eman ahalko dute izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!