Datozen asteetan erabakiko dute zer egin 150.000 euroekin

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 17a, 11:05

2017ko aurrekontu parte-hartzaileetara bideratutako 150.000 euroekin zer egin erabakiko dute herritarrek datozen asteetan.

Gobernu taldeak bi zatitan banatu du diru partida. Alde batetik, 100.000 euro Berrizko herrigunera bideratuko da, eta beste 50.000 euroak, berriz, landa gunera. Diru horiekin zer egin erabakitzeko, lau batzar ireki antolatu dituzte, eta bertan, herritar guztiek parte hartu ahal izango dutela adierazi dute.

Lehenengo foroa otsailaren 20an, astelehena, izango da, 19:30ean, Berrizko Kultur Etxean. Bertan, herrigunera bideratutako 100.000 euroekin zer egin daitekeen pentsatuko dute. Hurrengo egunean, otsailaren 21ean, 19:30ean, landa gunean 50.000 euroekin zer egin dezaketen  eztabaidatuko dute.

Beste bi batzarrak martxoaren 13an eta 14an egingo dituztela jakinarazi dute udaletik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!