Martitzenera arte eros daitezke inauterietako afariko txartelak

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 16a, 11:00

Urtero lez, inauterietako afaria egingo dute Berrizen. Hilaren 25ean izango da. Aurten ere frontoian egingo dute afari herrikoia, eta parte hartu gura duenak aurrez hartu beharko ditu txartelak.

Udaletik jakinarazi dutenez, sarrerak Kultur Etxean eskuratu daitezke, otsailaren 21a, martitzena, baino lehen.

Bestalde, inauterietako afarira mozorrotuta joatea beharrezkoa dela eta hamar urtetik beherako umeek afarira helduekin joan beharko dutela adierazi dute.

Horrez gain, urtero lez, afariaren ostean mozorrorik onenak sarituko dituzte Berrizen, 24:00etan. Alde batetik, gaztetxoen koadrilarik onenari —16 urtetik beherakoak— afaria ordainduko dio udalak. Bestetik, nagusien koadrilarik onenari 250 euroko saria emango diote, eta, azkenik, mozorrorik onenari 100 euroko sari berezia emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!