Istripua Ereña auzoko zalditegian

Itsaso Esteban 2017ko ots. 4a, 12:30

Ereña auzoko hipika eskolan lur hartu du eguerdian Osakidetzaren helikopteroak. Ertzaintzak jakitera eman duenez, zalditik jausita zauritu da pertsona bat, eta anbulantzia ezezik helikopteroa ere bertaratu da zaldizkoa artatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!