Haizeak argindar arazoak eragin ditu Berrizen

Anboto 2017ko ots. 3a, 11:39

Azken egunetako haizeak argindar arazoak eragin ditu Berrizen.

Haize zakarrak hainbat arazo eragin ditu Berrizen. Hainbat herritarrek ANBOTOri jakinarazi diotenez argia gauean zehar askotan joan omen da, eta goizean zehar ere horrela jarraitu du. Herriko enpresetan ere haizeak kalteak eragin ditu. Esaterako, Amezua enpresan langileak etxera bidali behar izan dituzte goiz osoan zehar argia joaten egon delako.

Durangaldeko beste herri askotan ere haizeak kalteak eragin ditu. Abadiñon, argi indar arazoak egon dira, eta Elorrion pinu bat errepidera erori da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!