Zauritu bat helikopteroan eraman dute ospitalera, Ereñan gertatutako istripuan

Anboto 2016ko urr. 16a, 09:27

8:15ean istripua gertatu da Berrizen, Bi-633 errepidean, Ereña inguruan. Ertzaintzak azaldu duenez, A-3 markako auto batek gasolindegian aparkatuta zegoen kamioi bat jo du. Ondorioz, suhiltzaileek gidaria autotik atera behar izan dute eta helikopteroan eraman dute Gurutzetako ospitalera. Ibilgailuan zihoan beste pertsona anbulantzian artatu dute. Helikopteroak errepidean bertan lur hartu du, eta une horretan trafikoa eten egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!