Etxeko txikienekin familian euskaraz irakurtzeko aukera Berrizen

Anboto 2016ko urr. 5a, 09:55

Beste urte batez, Berrizko udalak etxeko txikienekin familian euskaraz irakurtzeko Kontuleku egitasmoa jarri du martxan.

Ohar bidez jakitera eman dutenez, ikastaro hauek hiru urtetik bost urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude. Eta bertan, euskaraz dakiten zein ez dakiten familiek parte hartu dezakete.

Afektibitatea, komunikazioa, irudimena, harremanak, hizkuntza, literatura... bultzatzea helburu duen proiektua urriaren 15ean hasiko da, eta hiru hilabetez eskainiko dute.

Izena eman gura duenak, euskara@berriz.eus helbidera idatzita edo 94 682 40 36 telefonora deituta egin dezake.

Adin guztietan euskaraz
Bestalde, udalak jakitera eman du adin guztientzat euskara ikastaroak ematen dituztela, goizez zein arratsaldez. Gurasoentzat, eguerdietan, ordutegi bereziak jarriz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!