Legañoko arkeologia lanetatik bisita gidatua

Anboto 2016ko abu. 31a, 09:25

Berrizko Udalak Legañoko arkeologia lanetatik bisita gidatua antolatu du zapaturako.

2011n Legañoko San Pedron arkeologoek kanposantu batean lorratzak aurkitu, eta hainbat lan egin dituzte harrezkero. Duela bost urte hasi zituzten lan horien ondorioz hiru sasoitako aztarnak aurkitu dituzte Legañon, IX. mendetik XIX. mendera artekoak.

Berriztarrek milaka  urteetako historia gordetzen duen gune historikoa bisitatzeko aukera izango dute hilaren 3an.

Orland Isoird alkateak adierazi duenez, beste urteetan ez bezala Legañoko San Pedro arkeologia lanak bisitatu gura  dituenak ez du aurretiazko izen ematerik egin beharko. Hala ere, udal gobernuak jakitera eman duenez, arkeologia gunetik hasiko diren bisita gidatu horietan, gehienez 20 pertsonako taldeak egingo dira.

Ordutegi ezberdinak
Gainera, Legañoko indusketa lanak bisitatzera joaten direnek euskarazko edo gaztelaniazko azalpenak entzuteko aukera izango dute. Euskaraz egingo den bisita gidatua 10:00etan hasi eta 11:30ean bukatuko da, eta gaztelaniazkoa, berriz, 12:00etan hasi eta 13:30ean bukatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!