Berrizko XI. Aukera Azoka, barikuan

Anboto 2016ko uzt. 13a, 12:20

Bariku honetarako XI. Aukera Azoka antolatu dute BME Berrizko Merkatari Elkarteko kideek.

Goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara bitartean Berrizko probalekua merkatu bihurtuko da eta herriko merkariek beraien produktuak herritarren aurrera aterako dituzte.

Barikuko azokan eskaintza bereziak egongo dira eta produktuek %30, %40 eta %70-eko beherapenak izango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!