EAJk agerraldian isunaz azalpenak eman gura ditu

Anboto 2016ko uzt. 1a, 10:05
Plataformako kideak osoko bilkurara joan zireneko argazkia

Berriz Zergatik? plataformako kideak eta gobernu taldekoak lehen aldiz batu ziren pasa den astean. “Ekarpenak jaso eta beraien eskaerei erantzun bat emateko batu ginen”, adierazi du Orland Isoird alkateak.

Plataformako kideek udal gobernuari azalpen publiko bat emateko eskatu eta hauek herritarren aurrean agerraldia egiteko asmoa dutela adierazi zien. “Data zehatzik ez dugun arren, herritarren aurrean agerraldia egingo dugu”, aitortu du alkateak.

Bestalde, plataformakoek “gauza pertsonala ez den arren, erantzuleak aurkitzeko eskatu” eta gobernu taldekoek “ardurak badaudela eta ardura horiek zehaztu beharko direla” adierazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!