Herritar talde bat isunaren inguruko azalpen eske

Anboto 2016ko mai. 26a, 12:15

EH Bilduk asteon deitu duen herri asanbladan Berrizko herritarrek adierazi dute 1.823.526 euroko zigorra herritarrek eurek ordaintzea "bidegabekeria itzela” dela.

EH Bilduko Gorka Camara zinegotziak adierazi du, "ezer gertatu ez balitz bezala" jokatzen dabiltzala batzuk, eta erantzukizunak dituztenek "aurpegia ematea" eta gobernu taldeak herriaren aurrean "azalpenak ematea" gura dutela Berrizko herritarrek.

Atzoko herri asanbladan 70 herritar inguru elkartu ziren, eta hemendik aurrera taldetxo bat sortu eta herritar gehiagorengana zabaltzeko asmoa adierazi zuten. Horrez gain, herritarrek protestak egitea beharrekoa izango dela diote, eta EH Bilduk bere aldetik, lan instituzionala egiten jarraitzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!