Berrizko Ezgaitasun Eguna iruditan

Anboto 2016ko mai. 21a, 17:42

Geu Be, Once, Rio de Oro eta Asebi elkarteek, Berrizko Udalaren laguntzagaz, Durangaldeko Ezgaitasun Eguna antolatu dute gaur Berrizen.

Egun osoko jaia antolatu dute. Pilotalekuko bazkaritara 350 lagun batu dira eta postre lehiaketak 50 hautagai izan ditu. Bertso, musika, dantza tailerrak… osatu dute egitaraua. Hona eguneko hainbat irudi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!