Kadete mailako futbol tornoa Berrizen

Anboto 2016ko mai. 20a, 11:40

Berriz futbol klubak kadete mailako Berriz Cup torneoa antolatuko du asteburu honetan. Zortzi talde lehiatuko dira: Gernika, Amorebieta, Getxo eta Bansander taldeak A multzoan, eta Eibar, Santutxu, Berriz eta Bermeo B multzoan.

Zapatu goizean eta arratsaldean ligaxkako partiduak jokatuko dituzte Berrizburu futbol zelaian. Berrizek, etxeko taldeak, hiru neurketa jokatuko ditu bihar: 17:15ean Bermeoren kontra, 18:00etan Eibarren kontra, eta 20:15ean Santutxuren kontra.

Bihar sailkatzen diren lau taldeek domekan jokatuko dituzte finalerdiak, 11:30etan. 13:00etan hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte, eta finala 13:45ean hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!