Berrizko EH Bilduk oraindik bosgarren zonaldean jarraitzen dutela salatu du

Anboto 2016ko mai. 18a, 11:05

Euskotrenek, oraindik, Berriz eta Zaldibar laugarren zonaldera aldatu ez dituela adierazi du Berrizko EH Bilduk.

Duela hilabete inguru Euskotrenek Berriz eta Zaldibar laugarren zonaldean egongo zirela jakitera eman zuen arren, oraindik aldaketa ez dela egin salatu zuen Karmen Amezuak azkenengo plenoan. Amezuaren hitzetan, “hilabete honetan lortu den gauza bakarra jendea desmobilizatzea izan da”.

EH Bilduko kideak Orland Isoird alkateari Euskotrenegaz epe batzuk jartzeko eskatu zion.   

Alkateak, berriz,administrazio kontseilutik pasatu ondoren aldaketak egingo zirela erantzun zion Amezuari. Hala ere, Euskotrenek bere hitza bete beharko zuela adierazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!