Berrizen egingo den txapelketa honetan, txoka eta kardantxilo arrazako txoriek parte hartuko dute. Horrez gain, bertara biltzen den zale orori beren txoriarekin parte hartzeko aukera ematen dietela adierazi dute antolatzaileek.
Maiatzaren 1ean egingo da lehiaketa hau, igandean, eta 9:30ean izango du hitzordua, Berrizko udaletxeko lorategian. Antolatzaileek adierazi dutenez, euria eginez gero, Olakuetako probalekuan egingo litzateke lehiaketa, udaletxeko lorategian egin beharrean.