Klown ikastaroa Berrizen

Anboto 2016ko api. 20a, 12:18

Jendea antzerkira hurbiltzeko asmoz Klown jokuaren ikastaroa Berrizen.

Apirilaren hasieratik Klown jokuaren ikastaroa egiten dabiltza Berrizen. Txintxaun Kolektiboak Udalarekin batera eskainiko du ikastaro hau bi hilabetetan zehar.

Asteazkenero ematen den ikastaro hau 18:30etatik 20:30etara da eta Berrizko Kultur Etxe zaharrean egiten da. Ikastaroak 20 euroko kostua du eta interesa duten guztiek eman dezakete izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!