Nagusientzako adimena ontzeko ikastaroa Berrizen

Anboto 2016ko api. 13a, 10:55

Berrizko udalak bi hilabete iraungo duen ikastaroa antolatu du pertsona nagusientzat. Udalak antolatutako tailer honek nagusien memoria estimulatzea du helburu. Hau da, hainbat ariketa eginez, nagusiek beraien adimena hobetzea lortuko dute.

Ikastaroa apirilaren 15etik ekainaren 3ra arte emango dute, barikuro. Adimena estimulatzeko tailerra Berrizko Adinekoen Egoitzan izango da, arratsaldez. 17:00etan hasi eta 18:30ean amaituko da.

Udalak antolatu duen ikastaro honetan, apirilaren 12ra arte, datorren martitzenera arte egongo da aukera izena emateko, Berrizko Adinekoen Egoitzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!