Trenean protesta bidaia Berriztik Durangora

Anboto 2016ko api. 13a, 09:26
Pasadan barikuan egin zuten elkartaratzea

Barikurako, apirilak 15, protesta bidaia deitu du Berrizko EH Bilduk. Euskal Trenbide Sareak jarri duen tarifikazio sistema berriari kontra egin eta Berriztarrentzat garraoi publiko duin eta bidezko bat lortzeko asmoz deitu dute ekitaldia.

Igoerarik ez! lelopean 19:30etan Berrizko tren geltokian batuko dira, Durangora joan, bertako tren geltokian elkarretaratzea egin eta Berrizera itzuliko dira. Guzti hori, bidaia txartelik erabili gabe egingo dute protesta bezala.

Horrez gain, EH Bilduko kideek garraio publikoko arduraduenei tarifa zuzen bat jartzea eta zonaldeak mantendu behar izanez gero Durangaldeko beste herriekin batera Berriz ere zonalde bakar batean jartzea eskatuko dietela adierazi dute. Horretarako, herritarren eta Berrizko beste talde politikoen laguntza eskatu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!