Berrizko udala Saharako haurrekin elkartasunean

Anboto 2016ko api. 7a, 09:53

Berrizko Udala, Sahararekin elkartasunean, “Oporrak Bakean” programara batu da.  Uda honetan, beharra duten haurrei  etxe eta familia bana emateko asmoz  bultzatu dute ekimen hau.

Haurren beharrak ikusita, eta familia “gutxiagok” izena ematen dutela jakinda, ekimen hauei indarra ematea “beharrezkoa” dela diote.

Gainera, jakitera eman dute, bi hilabetetarako etorriko diren haurren bidaiaren kostua udalak ordaintzen duela, eta mediku azterketak Osakidetzak egiten dizkietela.

Udalak berriztarrei dei egin die haurrei laguntzeko. Beraz, interesatuta daudenek apirilaren 25a baino lehen eman beharko dute izena: 946 824 525 deituta edo gizarte2@berriz.org  helbidera mezua bidalita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!