Zabaldu dute Berrizko udaleku irekietan izena emateko epea

Anboto 2016ko api. 4a, 13:00

Uztaileko udaleku irekietan izena emateko epea zabalik gaurtik apirilaren 22ra.

Uztailerako udaleku irekiak antolatu dituzte Berrizen. Adinaren arabera hiru taldetan banatuko dituzte udalekuetan izena ematen duten gazteak. Haur hezkuntzako umeek eta lehen hezkuntzakoek uztailaren 6tik 28ra izango dituzte udalekuak, derrigorrezko bigarren hezkuntzakoek berriz, uztailaren 11tik 22ra.

Gaurtik apirilaren 22ra udalekuetan izena eman daiteke eta, nahiz eta, lehentasuna herritarrek izan herrian erroldatu gabeak ere eman ahalko dute izena. Izena ematea nahi dutenek, udaletxean, liburutegian eta kiroldegian egin dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!